TXINDOKI PROIEKTUA
Non gaude
Aurkezpena
Ikastetxearen historia
Ikastetxea zifratan
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Batxilergoa
Batxilergo Eleanitza
ZIG
  PROIEKTUAK
Eskolako Agenda 21
Gela tematikoak
Hizkuntza Normalkuntza
Ingurumen Kudeaketa
Kalit. Irakas-Ikaskuntzan
Osasun Programa
Segurtasuna eta Higienea
 ZERBITZUAK
Dokumentazio Zerbitzua
Orientazio Zerbitzua
Eskolaz Kanpokoak
Marrua
Institutuko inprimakiak
 Idazkaritza
Izapideak
Helbidetegia
   
Plazaguneak garatuta
                    Ikastetxearen historia

Beasaingo institutua 1968an hasi zen bere zerbitzua eskaintzen Goierri bailarari. Garai hartan, Oinarrizko eta Goi Mailako batxilergoa eskaintzen ziren eta geroxeago, hauekin batera, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI-COU). Lehen urte haietan, irakasle aldaketa handiak ematen ziren institutuetan eta gehienak kanpokoak izan ohi ziren, hauetako asko nafarrak.

1983-84 ikasturtean D ereduaren ezarpena egin zen.

1993-94 ikasturtetik aurrera, LOGSE legearekin batera, aldakuntza nabarmenak ezagutuko ditu institutuak. Hauen artean, aipagarrienak ondokoak dira:

  • Bigarren Hezkuntza osoa birrantolatu zen, bi etapa sortuz: DBH eta Batxilergoak.
  • DBH eskaintzeko LOINAZPE BHI sortu zen.
  • Hasiera batean, LOGSEk ematen zituen batxilergo aukeretatik, ezarpen aurreratua 95-96 ikasturtean egingo da bi eskainiko institutuak:
    • Zientzien batxilergoa
    • Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa
  • 1996-97 ikasturtean Batxilergo Teknologikoa ezarriko da.
  • 2001-02 ikasturtean Batxilergo Artistikoa, modu honetara batxilergo guztien eskaintza eginaz.

1997-98 Txindoki institutuak eta Alkartasuna lizeoak bat egingo dute TXINDOKI-ALKARTASUNA BHI sortuz, bailaran batxilergo eskaintza zabala eman asmoz.

Urte honetan bertan, Goi Mailako Lanbide Heziketaren eskaintza ematen hasten da:

· 1997-98, Ingurumen Kimika

· 1999-00, Informatika Sistemen Administrazioa

2002ko urtarrilean ISO 14001 ziurtagiria, ingurumen kudeaketa sistemarena, AENOReko emana, lortzen du institutuak.

2003-04 ikasturtean, ekainean, SGC sistema (irakaskuntza-ikaskuntza sisteman kalitatea ziurtatzen duena) ezartzen da eta 2004ko ekainean sistema honen ziurtagiria lortzen da.

Era berean, 2003-04 ikasturtean Batxilergo eleanitzaren proiektua jartzen da indarrean; une honetatik aurrera, hainbat ikasgai ingelesez ikas daitezke institutuan.

2006-07 ikasturtean Zereginen Ikaskuntzarako Gela jartzen da abian.

2006ko abenduan AENORek EMAS erreglamenduak arautzen duen Ingurumen Deklarazioa balioeztatzen du.

 
 
Txindoki: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
Einika
lotura interesgarriak